XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zumaiako futbol taldea, ilusioz beterik Hirugarren Dibisioan

Zumaiako futbol taldea aurtengo denboraldian igo da futboleko Hirugarren Dibisiora, eta egia esan izugarrizko ilusioz hartu dute bai jokalariek bai eta futbol taldeko arduradunek ere.

Zumaiako futbol taldea sortu zenetik piskanaka piskanaka gora joan da, mantso baina atsedenik gabe.

Lehenik erregionaletetatik Preferente mailara igo ziren eta maila honetan zenbait urte mantendu ondoren aurreko denboraldian eta promozioaren bidetik Hirugarren Dibisiora igotzea lortu zuten.

Maila berri horretan bideak urratzen hasteko Zumaiako F.T.ak zazpi milioi inguruko aurrekontua du eta laurehunbat bazkide.

Aipagarria da bazkideak lortzeko egin diren ahaleginak, aurreko urtean Zumaiako F.T.ak preferente mailan jokatzen zuenean 200 bazkide besterik ez bait zituen.

Hirugarren Dibisiorako errefuertzoak Zumaiako F.T.ak Hirugarren Dibisioan aurrera jotzeko intentzioak dituenez lortu du aurreko urteko jokalariei laguntzeko hainbat errefortzu nahiz eta ekipoaren oinarria aurreko urteko jokalariek osatu.

Era horretan aurten Zumaiako Futbol Taldean honako jokalari berriak ditugu: Julio Makazaga, zarauztar atezaina, aurreko urtean Hirugarren Mailakoa, Mondragon taldean jokatzen zuena; Erramun Aranguren, getariar atzelari berria, aurreko denboraldian Club Deportivo Zarauzko jokalaria izan zena; Aitor Arregi, atzelari aurreratua edo erdilari bezala jokatzen duen getariarra, aurreko urtean jubenil mailako Antonio Anoetan jokatzen zuena eta Zumaiako F.T.arekin jokatu dituen partiduetan oso inpresio ona eman duen mutila; Juan Cruz Zubia, zumaiarra ere berria da taldean, eta Aitorren moduan jubenil mailako Antoniano taldetik dator eta atzelari postuan jokatzen du.

Zumaiak lortutako azken errefuertzua Anton eibartarra da, aurrelari moduan jokatzen du eta Eibarko jubenilerako jokalari izan zen aurreko denboraldiarte.

Zumaiar taldea utzi dutenen artean berriz Tena Amas eta Irigoyen ditugu, Tenak soldaduzkaren arazoak direla eta, ezin izango du jokatu denboraldiaren erdialdera bitartean, Juan Luis Amasek berriz oraingoz futbola uztera behartu duen lesio bat jasan zuen.

Hasera kaskarra Zumaiako F.T.ak dagoenekoz lau partidu jokatu ditu Hirugarren Mailan eta egia esan oraingoz emaitza nahiko kaskarrak lortu ditu.

Denboraldiko lehen partidua Zumaian jokatu zuen Amorebietaren aurka eta 1-0 irabazi zuen, hurrengo hiru partiduak ordea galdu egin ditu, Abetxukoren aurka 1-0, Irunen Real Unionen aurka 2-1, eta azken partidua Zumaian bertan Hernaniarren aurka 0-1eko emaitzarekin.

Bihar, igandea, Oreretan jokatuko du Touring-en aurka, ea ezer lortzen duten Hirugarren Mailako talde beterano honen aurrean.